Komunitate mapa, Petra Lekuonako esperientzia
Pertsonek beren komunitatearekin dituzten harremanak, errutina esanguratsuak eta beharrak identifikatzeko tresna da “komunitate mapa”.
Beraren bidez kontakturako beharrak eta pertsonentzako garrantzitsuak diren loturak ukitu eragileak, eta espazioak gerturatu eta hauen inguruan erantzuna emateko bidea egin daiteke.
PROZESUA
Petra Lekuonan egindako esperientzian, mapeoa egiteko herriko eragile eta erakunde ezberdinei gonbidapena bidali genien. Asmoa beraien partehartzearekin aukerak eta indarguneak identifikatzea zen.
Era berean Petra Lekuonako biztanle, familia eta langileekin batera gure talentuak eta beharrak elkarbanatu genituen eta informazio berria aurkitu genuen.
Mapan elkarte eragile eta erakunde ezberdinak identifikatu eta kokatzeaz gain, beraiekin dugun harremana edo hartueman eza azaldu genuen.
Bigarren unean beharrak eta eskaintzak ikusirik, lehentasun zerrenda bat egin genuen. Zer behar genituen eta nondik has gintezkeen ikusteko.
Identifikazio prozesuan eragile ezberdinek bere ekarpena egin zuten
Horrela egoitzatik herriari eta herritik egoitzari egin diezaiokegun emana bistaratu genuen.
Gure mapa osatzeko saio nagusi honetan etorritako pertsonek sekulako garrantzia izan zuten, bai herriko eragileek ( zinegotzi eta familiak) baita egoitzan bizi diren pertsonek ere.
Beraien ekarpenekin, aurretik jaso gabeko kezkak eta beharrak bildu genituen, eta herriko udaleko ordezkaritzak, eskaerak jaso eta elkarrekin lantzeko bidea ireki zuen. Aldi berean etorri ez zen eragile talde baten balizko boluntariotza eskaintza azaldu zen eta ondoren hartu-emanak bere bidea jarraitu du.
Maparen prozesua hasi baino lehen, honek suposatuko zuen LAN gehigarria besterik ez genuen ikusten, eta askotan zalantzak sortzen zitzaizkigun tresna horrek gure egunerokoan ekarriko zigunari buruz, baina esperientzia bizi eta gero, ONURA da sentsazio nagusia.
Kontaktu berriak, aliantzak, sinergiak eta pertsonen beharretarako eta lehentasunei erantzun berriak aurkitu ditugu procesu honetan. Mapa komunitarioan lan egiteak aukera eman digu bidea markatzeko, aukera-gordailu bat sortzeko, etorkizunean identifikatutako eragileekin lankidetzan sortu ahal izateko, eta horrek benetako onura ekartzen die pertsonei, mapaketa horren sortzaileak izan baitira.
Ariketa honek lagundu du, halaber, begirada aldatzen, komunitateak egunerokoan duen presentzia aldatzen, komunitatearekiko harremanak garatzeko lanak duen garrantzian eta garrantzian pentsatzen eta harreman horiek gehiago bultzatzen.
Horregatik, mapa komunitario bat egiteko aukera baduzue, gauzatzera animatuko nizueke, inbertitutako denborak emaitza onuragarriak sortzen baitizkie parte-hartzaileei.